Politika -

Interes komuneko esparruak

Urkulluk eta Sanzek elkarlana zabaldu eta Nafarroa gonbidatu dute

Lan-hitzarmen sektorialak egingo dituzte nekazaritzan, I+G+b-n, ingurugiroan, nekazaritza garapenean, hezkuntzan, kulturan, turismoan, babes zibilean eta Errioxako ardoaren sustapenean.

Iñigo Urkullu eta Pedro Sanz, gaur. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu eta Pedro Sanz, gaur.
Euskadik eta Errioxak harremana sakontzeko ituna sinatu dute

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak akordioa sinatu zuten osasun alorrean irailean, eta orain zabaldu egin dute hitzarmena nekazaritzara, I+G+b-ra, ingurugirora, nekazaritzaren garapenera, hezkuntzara, kulturara, turismora, babes zibilera eta Errioxako ardoaren sustapenera.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Pedro Sanz Errioxako presidenteak elkarlan protokoloa sinatu dute gaur Logroñon, eta, aurrerago, hitzarmenak sinatuko dituzte aipatu sektoreetan.

Urkulluk azaldu duenez, "herritarren mesederako lan egiteko borondatearen eta konpromisoaren emaitza" da gaurko hitzarmena.

Sanzek, berriz, gaurko bilerarekin bi erkidegoen arteko harremanak "normalizatu" egingo direla azpimarratu du. Izan ere, irailaren 12an Ajuria Enean egin zuten bilera izan zen Errioxako presidenteak eta lehendakariak inoiz egin duten lehenengo bilera.

Sanzek ardogintza sektorean jarri du arreta, eta Errioxako ardoa sustatzeko politikak garatzeko, etengabe bilerak egingo dituztela jakinarazi du. Alor horretan, gainera, Nafarroa gonbidatuko dute bileretara, Errioxako jatorrizko izendapena duten ardoak ekoizten dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa gaur Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Medikuntza albisteak Errioxa