Politika -

20 urte ETAk hil zuela

Biktima 'guztiak' gonbidatu dituzte gaur Joseba Goikoetxea omentzeko

Lagunek eta senideek ETAk hildako ertzainburua omenduko dute gaur. Besteak beste, Edurne Brouard izango da bertan.

Rosa Rodero, Joseba Goikoetxeraren alarguna. EiTB
Rosa Rodero, Joseba Goikoetxeraren alarguna. EiTB
Rosa Rodero, Joseba Goikoetxeraren alarguna. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senideek eta lagunek Joseba Goikoetxea gaur 20 urte ETAk hildako ertzainburua omenduko dute gaur, "biktima guztiei, eta ez ETAkoei bakarrik", eta alderdi guztiei, ezker abertzaleari barne, irekita izango den ekitaldi batean.

Besteak beste, Edurne Brouard, GALek hildako buruzagi abertzale historikoaren alaba, eta Rosa Rodero, Goikoetxearen alarguna, izango dira bertan.

Omenaldiaren leloa "Bakea, Josebaren Bizipoza. 20 urte Joseba Goikoetxea gabe, bi urte bakean" izango da, eta lagunek, senideek eta lankideek antolatu dute. Ekitaldia "Josebari gustatuko litzaiokeen modukoa" izango da, hau da, "alaia".

Ekitaldian, gainera, ETAren indarkeriaren amaiera ospatuko dute, "bakea izango litzatekeelako Josebaren poz handiena".

11:00etan, elkarretaratzea egingo dute Campo Volantin pasealekuan, ETAk hil zuen lekuan. Gainera, Zubizuri zubian lore-sortak utziko dituzte, biktima guztien omenez.

Ondoren, 11:30ean, ekitaldi "alaia" eta "aldarri politikorik gabekoa" egingo dute, Bizikidetzaren Plazan, Isozaki Dorreetan. Horren ostean, bazkaria egingo dute Kafe Antzokian.

"Ibilbidea batera egitea"

Atzo, ibilbidea "batera" egiteko gai badira, gainerako biktimek eta euskal gizarteak ere "egin ahalko dute", esan zuten Rosa Roderok eta Edurne Brouardek.

Roderoren ustez, "geldirik gaude esparru askotan", indarkeriaren amaieratik bi urte joan diren honetan, eta, beraz, "bultzada bat" eman beharra dago. "Hau [gaurko ekitaldia] aurrera egiteko baliagarri bada, honek aurrera egingo du", gaineratu du.

Brouarden esanetan, "jarrera politikoak albo batera utzita, egoera berberak pairatu dituzten pertsonekin enpatia izateko gai izan behar dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea