Politika -

Protesta

Bi atxilotu Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzan kateatzeagatik

Atxilotuak Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzako atean kateatu dira. Sevilla II espetxeko ETAko presoak egiten ari diren gose greba babesteko egin dute protesta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kale istiluak egotzita bi lagun atxilotu dituzte goizean Iruñean. Bi lagun horiek Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzako atean kateatu dira. Erakundeak ezagutzera eman duenez, Sevilla IIko ETAko presoak egiten ari diren gose greba babesteko egin dute protesta.

Goizeko 10:40an izan dira gertaerak. Sei lagun ordezkaritzara gerturatu dira pankartetik eta horietako bi sarrerako atera kateatu dira. Erakundeko iturriek zehaztu dutenez, "gehienez bost minutuz" egon dira kateatuta, Polizia Nazionalak berehala moztu baititu kateak.

Kale istiluak egotzita atxilotu dituzte bi lagunak. Protestan parte hartu duten gainerako lau lagunei datuak hartu dizkiete eta aske utzi dituzte. Poliziak gertaeraren berri emango dio epaitegiari, eta bertan erabakiko dute lau lagun horiei ere kale istriluak egozten dizkieten edo ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea