Politika -

Hernani

Sevilla IIko presoak 'alarma egoeran' daudela salatu dute

Gainera, gose greban dauden presoen senideek eta lagunek manifestazio bat deitu dute datorren iganderako Donostian, pairatzen duten "injustiziaren" kontra protesta egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevilla II espetxean dauden ETAko presoen senideek eta lagunek presoak "benetako alarma egoeran" daudela salatu dute. Halaber, euren hitzetan, "eskubideak etengabean ari dira zapaltzen, isolamenduan mantentzen dituztelako, ez dietelako inolako jarduerarik egiten uzten eta miaketak eta ukituak etengabekoak dira".

"Hain justu, gose greba bat hasi behar izateak erakusten du euskal presoak Sevillan pairatzen duten injustizia maila"; baina, nabarmendu dutenez, ez da "kasu bakana" izan, ETAko presoenganako "tratu krudela gordindu" delako bestelako presondegietan.

Alabaina, euren esanetan, "garrantzitsuena momentu honetan Sevillako kartzelatik Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzen ari diren SOS mezua aireratzea da", "presoak gero eta ahulago daudelako egunez egun, eta gero eta beharrezkoagoa egiten delako herri honen gehiengoaren nahia adieraztea".

Manifestazioa igandean

Bestalde, manifestazio bat deitu dute datorren iganderako Donostian pairatzen duten "injustiziaren" kontra protesta egiteko, "jasanezina" baita.

Sevilla II SOS: Presoak gose greban euren eskubideak errespeta ditzaten izango da leloa, presoen senitartekoek eta lagunek gaur, igandea, Hernanin egindako prentsaurreko batean iragarri dutenaren arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea