Politika -

ANren epaia

Barcina, 'poz-pozik' tarten jaurtiketaren zigorrarekin

''Nafarroako presidenteari eraso egin ziotela, eta eraso hori txantxa edo protesta ez zela'' agerian uzten du epaiak, Barcinasen hitzetan. Bi urteko eta urtebeteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea ''erabat pozik'' agertu da Auzitegi Nazionalak tarten auzien kaleratu duen epaiarekin. 2011n Tolosan (Frantzia) Barcinari hiru tarta jaurtitzea egotzita epaitu dituzten lau lagunetatik hiruri bi urteko kartzela zigorra ezarri diete. Beste akusatuari, berriz, urtebeteko espetxe-zigorra.

Zigorren berri jakin ondoren, Barcinak esan du epaiak agerian uzten duela ''Nafarroako presidenteari eraso egin ziotela, eta eraso hori txantxa edo protesta ez zela''.

Zigorra nahikoa ote den galdetuta, Nafarroako presidenteak esan du ''nahikotzat'' jotzen duela. ''Justiziak behar zen bezala jardun du. Nik ez nuen inoiz eperik jarri. Nire asmoa Justizia egitea zen eta gaur egin da. Ondorioz, pozik'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea