Politika -

Heriotza

Armada jenerala, 1981eko estatu-kolpearen protagonistetako bat, hil da

Alfonso Armada Gobernuko presidente izango zatekeen, estatu-kolpeak arrakasta izan balu.

Alfonso Armada jenerala, 2011. urteko argazki batean. EFE
Alfonso Armada jenerala, 2011. urteko argazki batean. EFE
Alfonso Armada jenerala, 2011. urteko argazki batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Armada jeneral ohia, 1981. urteko otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakerako protagonista nagusietako bat, hil da igande honetan, Madrilen. 93 urte zituen.

Errege Etxeko jeneral ohiari 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, estatu-kolpean parte hartzeagatik, baina, 1988. urtean, indultua eman zioten.

2011. urtean, estatu-kolpearen 30. urteurrenean, Armada "oso pozik" agertu zen egindakoarekin: "informazioa eman, aginduak bete eta arazoak konpondu, hori guztia egin nuen".

1981. urteko otsailaren 28an jakin zen estatu-kolpean parte hartu zuela, eta atxilotu egin zuten.

Kolpisten asmoen arabera, Armada Gobernuko presidente izango zatekeen, kolpeak arrakasta izan balu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea