Politika -

Auzitegi Nazionala

Goioaga senatariaren kasua Gorenera eramatea eskatu du Fiskaltzak

Foruduna izaki, ETArekin kolaboratzea egotzita, Iñaki Goioaga EH Bilduko senatariari irekitako ikerketa Auzitegi Gorenera eramateko eskatu du.

Iñaki Goioaga. Argazkia: EiTB
Iñaki Goioaga. Argazkia: EiTB
Iñaki Goioaga. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETArekin kolaboratzea egotzita, Iñaki Goioaga EH Bilduko senatariaren kontra irekitako ikerketa Auzitegi Gorenera bidaltzeko eskatu dio Fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileari.

Jose Perals fiskalak Goioagari buruzko azalpen arrazoitua Auzitegi Gorenera bidaltzeko eskatu dio.

Halboka abokatuen kolektiboaren kontra irekitako kausan, hamar abokaturen auziperatzea eskatu du, ETArekin kolaboratzea eta zenbait kasutan armak eta lehergaiak edukitzea leporatuta.

Abokatu zerrenda horretan daude, besteak beste, Arantza Zulueta, Jon Marian Esperantza, Iker Sarriegi, David Pla eta Julen Celarain.

Fiskalak bere idatzian Goioagaren aurkako hainbat "froga" zerrendatu ditu. Horren esanetan, 2008ko otsailean ETArekin hitzordu bat adosteko Goioaga lagunarekin gelditu zela adierazi zuen Jose Luis Gallasteguik. Bestalde, Francisco Lopez Peña "Thierry" ETAko buruzagi ohiari atzemandako dokumentuetan, ustez, Goioagaren aliasa zen "Dionisio 805" izena aurkitu zuten; dena den, fiskalak ez du dokumentu horretara sarbiderik izan.

Fiskalaren esanetan, "Halboka kolektiboa ETAren baitako egitura bat da, eta bere eginbeharra presoekin eta preso ohiekin loturiko guztia kudeatzea da".

Halbokaren baitan, abokatuz osatutako fronte juridikoa zegoen, fiskalaren arabera. Gaineratu duenez, abokatu horiek lan profesionalaz gain, ETAko zuzendaritzaren eta presoen artean bitartekari lanak egiten zituzten, eta soldata bat jasotzen zuten horren truke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea