Politika -

Fiskaltzara joko dute

PPCk Kataluniako Segurtasun Agentzia sortzeko egitasmoa salatuko du

Sanchez-Camachoren ustez, Artur Mas presidentea "gezurretan" ibili da. Agentzia propio bat izateko proiektua epaitegietara eramango dute popularrek.

Alicia Sanchez-Camacho (PPC). EFE.
Alicia Sanchez-Camacho (PPC). EFE.
Alicia Sanchez-Camacho (PPC). EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Segurtasun Agentzia bat sortzeko egitasmoaren inguruan Artur Mas presidentea "gezurretan" ibili dela adierazi du gaur Alicia Sanchez-Camacho PPC Kataluniako Alderdi Popularreko buruak. Horren esanetan, popularrek Fiskaltzara joko dute egitasmoa salatzeko, eskubideen balizko "urraketak" egitea eta fondoak bidegabe erabiltzea egotzita.

TV3ri eskainitako elkarrizketan, Kataluniako Segurtasun Agentzia propioa sortzeko Generalitatearen ustezko egitasmoaz mintzatu da Sanchez-Camacho. Mas presidenteak esan du ez duela proiektua ezagutzen, eta balitekeela CNI horren atzean egotea. "Aski da, zerbait gustuko ez dutenean edo ondo ez datorkien bakoitzean Espainiako Gobernuari eraso egiten diote. (...) Mas jaunak hori uste badu, epaitegira jotzea gomendatzen diot", adierazi du.

Horrez gain, CESICAT Kataluniako Informazioaren Segurtasunerako Zentrotik desagertu diren dokumentuen lapurretari buruz azalpenak emateko eskatu dio Sanchez-Camachok Kataluniako Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea