Politika -

Urteurrena

Rajoy: 'Konstituzioaren edozein erreformak adostasuna beharko luke'

Gobernuaren presidenteak nabarmendu du balizko aldaketa batek unitatea areagotzeko balio beharko lukeela, ez zatiketa bultzatzeko. Bere ustez, bete-beteko indarra du.

Mariano Rajoy. Argazkia: EiTB.
Mariano Rajoy. Argazkia: EiTB.
Konstituzioaren erreformak adostasun handia beharko lukeela dio Rajoyk

2:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuaren presidenteak esan du Konstituzioa erreformatzea posible izango litzatekeela, baina azpimarratu du edozein erreformak adostasun handia beharko lukeela. Ostiral honetan 35 urte bete dituen Konstituzioaren balizko edozein aldaketak bermatu beharko luke, bere esanetan, espainiarren unitatea areagotu egingo lukeela, ezin izango lukeela zatiketa bultzatu.

Mariano Rajoyk Konstituzioaren 35. urteurrenaren ekitaldian hartu du parte eta esan du bete-beteko indarra duela. Bere ustez, Konstituzioak ekarri duena erabat positiboa izan da: “Askatasuna, espainiarren eskubideak eta bizikidetasuna bermatzen ditu”.

1978an, desadostasunen gainetik

Rajoyk nabarmendu nahi izan du 1978an alderdiek eta Espainiako hiritarrek ados jartzeko ahalegina egin zutela, desadostasunen gainetik, eta bakearen, askatasunaren eta bizikidetasunaren aldeko apustua egin zutela. Konstituzioak, esan du, botere politikoa eta administratiboa lurralde osoan zehar banatzen duen eredua ezartzen du eta gaineratu du Espainiak inoiz ez bezala egin duela aurrera azken urteetako krisia gorabehera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea