Politika -
Barakaldoko Batzokian
Pintaden egileak 'euskal faxistak' direla esan du EAJk
Sorturen ustean, eraso horien egileak "polizia edo infiltratuak" dira eta azken astean alderdi politikoen zenbait egoitzaren kontra izandako "erasoen atzean" ez dagoela ziurtatu du.
Erredakzioa
EAJk salatu eta gaitzetsi egin du Barakaldoko Batzokiaren kontrako erasoa. Pintaden egileak 'euskal faxistak' direla adierazi dute jeltzaleek.
Gainera, ziurtatu duenez, "demokraziaren eta giza-eskubideen bidean" jarraituko du, Euskadirentzat bakea eta ongizatea, loturarik eta faxismorik gabe, lortu arte.
Sortuk, bestalde, azken astean alderdi politikoen zenbait egoitzaren kontra izandako "erasoen atzean" ez dagoela ziurtatu du.
Gainera, eraso horien egileak "polizia edo infiltratuak" diren susmoa du Sortuk.
Aurreko ostegun gauean, eraso bat egin zuten Barakaldoko erdigunean dagoen Batzokiren kontra; bi bandera espainiar margotu zituzten eta idatzitako zenbait esalditan Espainia eta Euskal Herriaren artean aukeratzeko eskatu zioten EAJri.
Barakaldoko Udalaren arabera, Batzokiaren aurreko hormaren kontra arraultzak jaurti zituzten eta honako esaldiak margotu: "Aukeratu Espainia edo EH, decidete"; "Estatus berria?" eta "¿Nuevo estatus?".