Politika -

2014

EAJk eta PPk akordioa lotu dute Bizkaiko aurrekontuak onartzeko

Gaur goizean bertan azalduko dituzte akordioaren xehetasunak, ituna sinatu ostean.

Jose Luis Bilbao eta Esther Martinez, iaz, akordioa egin zutenean. Argazkia: Efe
Jose Luis Bilbao eta Esther Martinez, iaz, akordioa egin zutenean.
Jose Luis Bilbao eta Esther Martinez, iaz, akordioa egin zutenean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PPk akordioa lotu dute 2014ko Bizkaiko aurrekontuak onartzeko, eta gaur goizean bertan sinatu dute, Batzar Nagusietan.

Akordioaren mamia ekonomia sustatzeko eta gizarte laguntzak bermatzeko neurrien ingurukoa dela adierazi dute ordezkari popular eta jeltzaleek. PPk une ekonomiko larria dela eta laguntzeko garaiak direla azpimarratu du. EAJk, berriz, kritika egin dio EH Bilduri, hasieratik bere burua akordiotik kanpo kokatu duela leporatuz.

Jeltzaleek nabarmendu nahi izan dute, beharrik izan barik ere, aurrekontuek ahalik eta babesik zabalena izan zezaten, Alderdi Popularrarekin itxi dutela akordioa.

Popular eta jeltzaleen akordioak jasotzen duenez, urtarriletik aurrera Gaztetrans jarriko da martxan, ikasle eta gazteen garraioa %35 merkeago izan dadin. Ikasleei begira baita ere, foru liburutegiaren ordutegia luzatu egingo da azterketa denboran. Bonodenda kanpaina udaberrian errepikatuko da, eta Bilbo eta Gasteiz arteko autopista, AP-68a, % 60 merkatuko zaie hilean joan etorriko 10 bidaia baino gehiago egiten dituztenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken ordukoa Bizkaia Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aurrekontuak