Politika -

BJKN

Carlos Lesmes izango da BJKNko eta Goreneko presidente berria

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko auzietako epaileak aldeko 16 boto eskuratu ditu, eta Pilar Teso hautagaiak, berriz, 4.

Carlos Lesmes, BJKNko eta Goreneko presidente berria. Argazkia: EFE
Carlos Lesmes, BJKNko eta Goreneko presidente berria
Carlos Lesmes aukeratu dute Kontseiluko presidente

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko auzietako epailea aukeratu dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Auzitegi Goreneko presidente.

Bi erakunde horien ardura hartzen duen zortzigarren presidentea izango da Lesmes, eta Gonzalo Moliner ordezkatuko du.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak osoko bilkura egin du, eta erakundeko hogei bokalek hartu dute parte bertan. Bileran gai bakarra jorratu da: presidente berriaren aukeraketa. Lesmesek aldeko 16 boto eskuratu ditu. Pilar Teso hautagaiak, berriz, 4 boto lortu ditu.

Presidente berriak 30 urteko esperientzia du. Urte horietan guztietan, fiskal lanak egiteaz gain, gai judizialetan ere aritu izan da. Jose Maria Aznarren legealdian goi karguduna izan zen.

1996. urtean Kontzientzia-eragozpenaren zuzendari orokor izendatu zuten, eta 2000. urtean Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari kargua hartu zuen. Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko auzietako epaile lanetan ere aritu da.

Asteazkenean zin egingo dio karguari

Asteazken honetan egingo du karguaren zina Carlos Lesmesek. Zarzuela Jauregian egingo den ekitaldian, Espainiako erregeak eta erreginak parte hartuko dute, Errege Etxeak aditzera eman duenez.

Kargua hartu ondoren, Auzitegi Goreneko presidente berriak presidenteordearen izena proposatu beharko du. Proposamena egin eta zazpi egunetara egingo dute bozketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena Espainia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea BJKNari buruzko albisteak