Politika -

Eusko Legebiltzarra

PPk ez du erabaki autogobernuari buruzko lantaldean parte hartuko duen

Iñaki Oyarzabalen esanetan, PP lantaldean egoteak zentzurik ba ote duen aztertzen ari dira. Semperrek autogobernuko lantaldea sortuz gero PPk parte hartuko zuela esan zuen joan den astean.

Iñaki Oyarzabal, EAEko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB.
Iñaki Oyarzabal, EAEko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB.
Iñaki Oyarzabal, EAEko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko PPk ez du erabaki oraindik Eusko Legebiltzarreko autogobernuari buruzko lantaldean parte hartuko duen Euskadiren esparru politiko eta juridikoari buruz eztabaidatzeko. EAJri estatus berrirako bere proposamena zein den zehazteko eta "bide katalana" edo "Ibarretxe plana" bezalakoa ote den argitzeko eskatu dio.

Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari nagusiak gaur kazetariei prentsaurreko batean adierazi dienez, EAJk bultzatu nahi duen lantaldean egongo ote den aztertzen ari da PP. Hain zuzen ere, "zeharka bide katalanari begira egotea" eta "Bilduri keinuka aritzea" egotzi die jeltzaleei.

Semperrek baietz esan zuen

PPren jarrera hau (atzo erabaki zuten, zuzendaritzaren bilera batean, Gasteizen) ez dator bat azaroaren 25ean Borja Semper legebiltzarkideak adierazi zuenarekin. Orduan, jakintzat eman zuen Semperrek popularrak lantaldean egongo zirela.

Semperrek esan zuenez, autogobernuaren inguruko lantaldea osatuz gero PPk bertan parte hartuko du eta bere "elkarbizitza" proiektua EAJren "independentzia asmoen" aurrez aurre jarriko du.

Oyarzabalek azpimarratu duenaren arabera, PP Legebiltzarreko batzar horretan egongo den pentsatzen ari da oraindik, "gauzak nahasteko, jendea banatzeko edo herritarrak elkarren aurka jartzeko balioko badu atzeratu egin beharko bailitzateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea