Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Sortu: 'Ezker abertzaleak gauza txarrak ere egin ditu bere ibilbidean'

Hala ere, azken urteetan Euskal Herrian gertatutakoaren inguruan gainerako alderdi politikoekin "partekatutako autokritika" egiteko prest agertu da.

Hasier Arraiz Sortuko presidentea. EITB.
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. EITB.
Arraiz: 'Gaizki egin ditugun gauzak deitoratzen ditugu'

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz Sortuko presidentearen hitzetan, ezker abertzaleak "gauza txarrak" ere egin ditu "bere historia luzean", baina "harro" sentitu da "herrialde honekin eta herri honen eskubideen defentsan" hartutako konpromisoengatik.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan esan duenez, "alderdi politiko bakoitzak bere historia eta historia hori kontatzeko modua dauka. Guk gurea daukagu, eta, horren harian, herri honekin eta herrialde honen eskubideen defentsan hartutako konpromisoengatik harro gaude".

Hala ere, ibilbide "luze" horretan, ezker abertzaleak "gauza onak eta gauza txarrak" egin dituela onartu du Sortuko presidenteak. "Harro gaude ondo egin ditugun gauzekin, eta gaizki egindakoak deitoratu egiten ditugu".

'Oldartzen' Batasunaren ponentziaren inguruan, "euskal gatazkaren urterik gogorrenetan egin zen", azaldu du. Gatazka horren "ondorio larriak" denek pairatu zituztela gaineratu du, baita ezker abertzaleak eta bere militanteek ere. "Beste alderdi politikoek ezin digute gure historia eurek nahi duten moduan kontatzea eskatu", esan du.

Hala ere, azken urteetan Euskal Herrian gertatutakoaren inguruan gainerako alderdi politikoekin "partekatutako autokritika" egiteko prest agertu da.

Horrez gain, azken asteetako kale erasoen egileak “prozesuaren” inguruan ala ezker abertzalearen estrategiarekin pozik ez dauden pertsonak izan daitezkeela azpimarratu du Arraizek. Pertsona horiek “hausnarketa” egiteko eskatu die Sortuko presidenteak.

Arraizek esan du eraso horiek ez dutela ezker abertzalearen apustua kolokan jarriko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea