Politika -

Presoak

Etxeratek dispertsioa bukatzeko lan egitea eskatu die alderidiei

Etxerat presoen senideen elkarteak dispertsioa eta presoen "isolamendua" bukatzeko lan egitea eskatu diete EAJren, EH Bilduren eta PSE-EEren legebiltzarkide taldeei.

Etxerateko kideak, aurreko agerpen batean. Argazkia: EiTB.
Etxerateko kideak, aurreko agerpen batean. Argazkia: EiTB.
Etxerateko kideak, aurreko agerpen batean. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerateko hainbat ordezkari EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko kideekin batu dira, banan-banan gaur Eusko Legebiltzarrean. PP eta UPyDko politikariek, ostera, ez dute elkarrizketa horietan parte hartu.

Etxerateko ordezkariek Euskal Herritik kanpoko espetxeetako presoen senideek pairatu behar izaten dituzten "ondorio fisiko, psikologiko eta ekonomiko larriak" salatu dituzte.

Nagore Lopez Luzuriaga eta Jose Angel Aramendi ordezkariek kazetariei azaldu dietenez, dispertsio politika "berehala baliogabetzeko", "isolamendu egoerak" eta presoak bisitatzen joaten diren senideek jasaten duten "esetsia" bukatzeko lan egitea eskatu diete politikariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea