Politika -

Aitor Estebani elkarrizketa

ETAren desegiteak Gobernua argumentu gabe utziko luke, EAJren ustez

"Euskadin egoera berria bizi dugunetik" EAJk Espainiako Gobernuari egindako proposamenei entzungor egitea egotzi dio Aitor Estebanek Barne ministroari.

Aitor Esteban. Argazkia: EFE
Aitor Esteban. Argazkia: EFE
Esteban: 'Bakebidean aurrera egiteko ETAk armak entregatu behar ditu'

0:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaileak esan du, "ETAk armak utziko balitu edota desegitea iragarriko balu", Espainiako Barne Ministerioa argumenturik geldituko litzakeela. Halere, aukera horren aurrean ezkor azaldu da Esteban, Espainiako Gobernuaren aldetik "urrats berririk egongo ez dela" uste baitu honek.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, gogor kritikatu du Jorge Fernandez Barne ministroaren jarrera, "Euskadik bizi duen egoera berriaren aurrean" behar bezala jokatu ez duelako.

"Azkenaldian ez du inolako urratsik eman", adierazi du. Ildo horretan, EAJk "egindako proposamenen aurrean erabakiren bat hartzeko" zain egon direla azpimarratu du, eta argi utzi du ez dutela erantzunik jaso.

Gainera, Fernandez Diazek behin baino gehiagotan adierazpen "higuingarriak" egin dituela, eta ondoren barkamena eskatu behar izan duela ekarri du gogora, eta espetxe-politikan aurrerapausoak egoteko, Barne Ministerioak "aitzakiak alde batera" utzi behar dituela erantsi du.

"ETAk armak uzteko edota desagertzeko erabakia hartuko balu, Barne Ministerioa argumenturik gabe utziko luke. Dena den, ez dut uste pausuak emateko borondatea izango dutenik", azaldu du.

Bukatzeko, ukatu egin du Iñigo Urkulluk Mariano Rajoyri presoak espetxetik ateratzeko "egutegia" bidali izana. "Legaltasunaren barruan, Gobernuak eman ditzakeen pausuen gaineko gogoetak eta neurriak proposatu ditugu, baina ez dugu erantzunik izan", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea