Politika -

Hileta elizkizuna

Azken agurra Ramon Labayen zenari

Hileta elizkizuna 18:00etan egingo dute, Tolosako Santa Maria elizan.

Lehendakaria Ramon Labayenen hil kaperan izan zen atzo. EFE
Lehendakaria Ramon Labayenen hil kaperan izan zen atzo. EFE
Lehendakaria Ramon Labayenen hil kaperan izan zen atzo. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Santa Maria elizak Ramon Labayen zenaren hileta elizkizuna hartuko du gaur arratsaldean, 18:00etan.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta Donostiako alkate izan zena larunbatean hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz. 85 urte zituen.

Euskaltzalearen gorpua eguerdian hilobiratuko dute, Polloeko hilerrian. Bien bitartean, hil kapera Zorroagako beilatokian jarri dute.

Ramon Labayen Sansinenea Tolosan jaio zen, 1928. urteko abuztuaren 31n. Aita, Antonio Maria Labayen, idazle, politikari eta Tolosako alkate izan zen.

1936an Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Labayen familiak alde egin behar izan zuen, hasieran Zarautzera, gero Oñatira, eta ondoren Ipar Euskal Herrira.

Bederatzi urte egin zituzten han, eta Ramon Labayenek bertako ikastetxeetan ikasi zuen. Bueltan, jesuitekin egin zuen Batxillergoa, Donostian.

Kimikan lizentziatu zen Madrilen, baina Historiak gehiago erakarri zuen, eta Euskal Herriko historian aditu zen.

Politikaren alorrean, Donostiako alkateorde izan zen 1978tik 1983ra, eta azken urte horretan alkate hautatu zuten. 1987. urtea arte izan zen karguan.

Eusko Jaurlaritzan ere aritu zen, eta lehen Kultura sailburua izan zen, 1980tik 1983ra. Karguan zela, ETB, Euskadi Irratia, HABE eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa sortu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea