Politika -
Elkarrizketa
Mintegi: 'Erasoak ez ditu ezker abertzaletik gertu dagoen inork egin'
Azken erasoen atzetik ezker abertzaletik gertu dagoen jendea dagoela esateko daturik ez daukatela esan du EH Bilduko bozeramaileak.
Erredakzioa
Azken egunetako kale erasoen egileak ezker abertzaletik gertu dauden pertsonak ez direla esateko "datu nahikoak" dauzkala adierazi du gaur Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak. Horrez gain, erasoak nork egin dituen kontuan hartu gabe, "bide horretatik ez" esan behar zaiela gaineratu du.
Radio Popular irratiari eskainitako elkarrizketan, erasoak nork egin dituen ez dakiela azpimarratu du Mintegik, baina, bere hitzetan, "ezker abertzaletik gertu dagoen jendea ez dela izan esateko datu nahikoak" dauzka. "Hala ere, ez dakit ziur erasoak nork egin dituen", gaineratu du.
Horren harian, azken erasoen atzetik ezker abertzaletik gertu dagoen jendea dagoela esateko daturik ez daukatela ere esan du EH Bilduko bozeramaileak. Aitzitik, egileak alderdi horren aurka egin nahi duten pertsonak izan litezkeela nabarmendu du. "Arraroa egiten zait, baina ezin dugu aukera hori baztertu", gaineratu du.