Politika -
Agerraldia
EiTBk EH Bilduren lana ezkutatzen duela salatu du Urruzunok
Unai Urruzuno EH Bilduko parlamentariaren ustez, EAJk "bere interes alderdikoiak" islatzeko erabiltzen du EiTB.
Erredakzioa
EH Bilduk agerraldia egin du goizean EiTBk ezker abertzalearekiko duen jarrera salatzeko.
Unai Urruzuno EH Bilduko parlamentariak gogor kritikatu du EAJk "bere interes alderdikoiak" islatzeko erabiltzen duela EiTB. Era berean, argi utzi du koalizio ezkertiarraren lan politikoa eta instituzionala ezkutatzen duela EiTBk.
"Gaur egun irrati eta telebista publikoa ez daude euskal jendartearen interes anitzen zerbitzura. Hau da, ez dute euskal jendartearen pluraltasun soziala eta politikoa ordezkatzen. Horren ordez, alderdi politikoen intres partikularretara mugatuta dago EiTB", esan du Urruzunok gaur emandako prentsaurrekoan.
Urruzunoren ustez, EAJ eta Jaurlaritza goraipatu eta EH Bilduren lana zokoratzen du EiTBk. Batez ere, "Gipuzkoako lan instituzionalarekiko duen jarrera erasokorra" salatu du.
Horretarako, albistegietan alderdi politikoei eskaintzen zaien tarteetan oinarritu direla azpimarratu du EH bilduko parlamentariak. "Laugarren indar politiko gisa erabiltzen gaituzte, gure boto kopurua errespetatu gabe. Gainera, gai asko desitxuratu edota manipulatu egiten dituzte", erantsi du.