Politika -

Ez-legezko proposamena

Legebiltzarrak Gobernuaren ordezkari kargua desagerraraztea eskatu du

Egitasmoa EAJren eta EH Bilduren botoei esker onartu dute; PSE-EEk, PPk eta UPyDk proposamenaren kontra bozkatu dute, puntu guztietan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta EH Bilduk botoak batu eta Euskadin "Gobernuaren ordezkari kargua eta horren eskumenak desagerraraztea" eskatu dute ez-legezko proposamen baten bidez, Eusko Legebiltzarrean.

PSE-EEk, PPk eta UPyDk proposamenaren kontra bozkatu dute, puntu guztietan.

Testua defendatzeko hitzaldian, Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaleak esan du autonomia erkidegoz osatutako Estatu batean ez duela zentzurik "Espainiako Gobernuak aukeratutako" ordezkari bat egotea; "erregeorde baten antza gehiago du, ordezkari demokratiko batena baino", esan du.

Joseba Egibar EAJren bozeramalearen esanetan, Gobernuaren Ordezkaritza "espainiarren interesen defentsaren harresia da" eta "izaera politiko ukaezina" izan du betidanik Euskadin, gaineratu du.

Nerea Llanosek ordezkariaren kargua, legitimitatea eta Urkijoren lana goraipatu ditu. "Zuen gustukoa ez bada ere, Euskadik eta Espainiak proiektu bateratu bat osatzen dute, partekatutako historian oinarrituta dagoena. Elkar behar dugu", gaineratu du.

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaleak EH Bilduren proposamena kritikatzeko erabili du bere txanda. Bere ustez "txantxa" da ekimen hori, eta talde horri "urrunera joango ez diren eztabaidetan denbora galtzea" egotzi die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea