Politika -

Emisio digitalak

Barcina: "Zuhurrena EiTBko emisioak noiz hasiko diren ez zehaztea da"

EiTBri "errespetu instituzionala" eta "arauak betetzea" eskatu dio Nafarroako presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Foru Gobernuko presidenteak "zuhurrena" Nafarroan EiTBren emisio digitala noiz hasiko den ez zehaztea dela adierazi du. EiTBri "errespetu instituzionala" eta "arauak betetzea" eskatu dio.

Nafarroan EiTBren emisio digitalen hasiera ahalbidetuko duen akordioa lehenbailehen lortzeko eskatu zien Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari EiTBko Administrazio Kontseiluak.

Eskaera horri erantzuteko, Radio Euskadin adierazpenak egin ditu Barcinak. "Erakundeekiko errespetua oinarritzat hartuz egin behar dugu lan, arauak betez, eta harreman ona mantenduz. Hori nahitaezkoa da", defendatu du.

Barcinaren hitzetan, Urkullu lehendakariarekin adostutako lantaldea "ahalik eta lasterren" jarriko dute martxan, EiTBk Nafarroan emititzearen inguruan sortutako eztabaida konpontzeko.

Hala ere, Barcinak ez du zehaztu nahi izan emisioak noiz hasiko diren. "Zuhurrena datarik ez jartzea da. Aurreneko pausoa eman dugu, eta hori garrantzitsua da une honetan".

"Ezin dena da legez kanpo emititzen egotea, orain arte gertatu den moduan. Onartu behar dugu, eta argi esan. Horregatik erabaki zuen lehendakariak digilitalizazioa bertan behera uztea", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea