Politika -
Elorza: 'Izagirrek ez du Donostia maite, ez ditu herritarrak ulertzen'
Igeldo Donostiatik bereiztea “aurrez pentsatuta eta azpikeriaz” egindako zerbait izan dela adierazi du Donostiako alkate ohiak.
Odon Elorza Donostiako alkate ohiak Juan Karlos Izagirre egungo alkateari Igeldo Donostiatik bereizi izana egotzi dio. Izagirre ez dela inoiz “donostiarra” sentitu esan du Elorzak. “Ez du hiria maite, ez du Donostia ulertzen ezta defendatzen ere”.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakia “jauntxokeri” bat izan dela adierazi du, eta Igeldo Donostiatik bereiztea “aurrez pentsatuta eta azpikeriaz” egin dutela gaineratu du.
Elorzaren iritziz, Martin Garitanoren Gobernuak azkarregi hartu du Igeldoren inguruko erabakia, Itxas Aurre plataformak aurkeztutako helegitearen epaiari aurrea hartzeko.
Alkate ohiak ohartarazi du ezker abertzaleak Altza, Intxaurrondo eta Herrerako auzoak ere Donostiatik bereizi eta Pasaiara batu nahi dituela, Donostiari “45.000 herritar kenduz”.
“Ez dira disimulatzeko gai izan, Donostiaren aurkako gorrotoa dago”, berretsi du.