Politika -
Foro Sozialaren ekimena
Zortzi aditu, bake prozesua sustatzeko
Foro Sozialak Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordea sortu du. Besteak beste, juristak eta kazetariak daude horretan.
Erredakzioa
Paul Rios Lokarriko koordinatzaile nagusiak Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordeko zortzi kideak aurkeztu ditu gaur. Horien helburua maiatzean Foro Sozialak eman zituen gomendioak betetzen ari ote diren egiaztatzea izango da.
Riosek Aieteko Jauregian egin du aurkezpena, Donostian, Peio Dufauk Bake Bideako kidearekin batera.
Batzordeko kideen artean hainbat jurista daude, hala nola Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko epailea, Henri Dulant Paueko (Frantzia) Apelazio Epaitegiko ohorezko epailea, Nazario Oleaga Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoa eta Michel Tubiana abokatua.
Gainerako kideak hauek dira: Jordi Armadans eta Anne Marie Bordes kazetariak, Fernando Armendariz giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Maite Perez Larumbe erredaktorea.
Paul Riosen esanetan, batzordeak "elkarrizketa eta lankidetzea espazioak zabaltzen" egingo du lan, "Foro Sozialak maiatzean egindako gomendioen edukia kudatzeko".