Politika -

'Gurtel' eta 'Barcenas' auziak

Pablo Ruz epaileak beste sei hilabete emango ditu Auzitegi Nazionalean

Ruz karguan beste sei hilabete mantentzea aho batez erabaki du batzorde iraunkorrak, lan positiboa egiten ari delako eta lan horri jarraipena emateko.

Pablo Ruz epailea. Argazkia: EFE
Pablo Ruz epailea. Argazkia: EFE
Pablo Ruz epailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz epailea Auzitegi Nazionaleko karguan beste sei hilabete mantentzea aho batez erabaki du arratsaldean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko batzorde iraunkorrak. Ruz 'Gurtel' eta 'Barcenas' auziak ikertzen ari da.

Erabaki honekin Auzitegi Nagusiaren Gobernu aretoak abenduaren 23an egindako eskaera onartu du CGPJk, Ruz lan positiboa egiten ari delako eta lan horri jarraipena emateko.

Erakundearen erreforma egin zutenetik Botere Judizialaren batzorde iraunkorrak hartzen duen aurreneko erabakia da. Carlos Lesmes presidenteak eta beste bost magistratuk osatzen dute.

Duela egun batzuk, Auzitegi Nazionalak aho batez luzapena eskatu zion Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari. Ruzek Baltasar Garzon ordezkatu zuen 2010eko maiatzean.

Hala ere, 5. epaitegia Miguel Carmona epailearen ardura zen, baina azaroan Erresuma Batuarekin lotura magistratu izendatu zuen Gobernuak. Orain gutxi arte Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokala zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea