Politika -
Azaroko Euskobarometroa
EAJk eta EH Bilduk eserleku gehiago lortuko lituzkete
Alderdi abertzaleek 52 legebiltzarkide izango lituzkete, egun baino 4 gehiago, eta PSEk, PPk eta UPyDk, 21 (egun 27).
Erredakzioa
EAJk berriz ere irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gaur izango balira, 29 eserleku eskuratuta (egun, 27 ditu), azaroko Euskobarometroaren arabera.
Oro har, alderdi abertzaleek indar gehiago izango lukete Gasteizko Ganberan, eta PSE-EEk eta PPk, gutxiago.
Hori horrela, EH Bilduk 23 eserleku izango lituzke (egun baino bi gehiago), PSE-EEk 12 (-4), PPk 8 (-2) eta UPyDk egun duenari eutsiko lioke. Gainer, Ezker Anitzak Legebiltzarran barrena egingo luke, bi legebiltzarkiderekin.
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) da Euskobarometroaren egilea. Azaroan 1.200 pertsona elkarrizketatuz egin du.
Balizko hauteskunde hauetako gobernu aukera bakarrak EAJk EH Bildurekin edota PSE-EErekin akordioa sinatzea izango lirateke, batuketa horiek baino ez baitute gehiengo osoa lortzen.
Lurraldeka
Alderdi jeltzaleak lehenengo postua izango luke Araban eta Bizkaian, eta, Gipuzkoan, EH Bilduren nagusigoa kolokan utziko luke, eserleku kopuru bera lortuko bailuke, baina boto gutxiagorekin.
Araban, EAJk 8 eserleku irabaziko lituzke, EH Bilduk 7, PSE-EEk 4, PPk 4, Ezker Anitzak 1 eta UPyDk 1.
Bizkaian, EAJk 11 legebiltzarkide izango lituzke, EH Bilduk 6, PSE-EEk 4, PPk 3 eta Ezker Anitzak 1.
Azkenik, Gipuzkoan, EH Bilduk 10 lortuko lituzke, EAJk 10, PSE-EEk 4 eta PPk 1.