Politika -
Azkenaurreko izapidea
Gipuzkoako oposizioak itun fiskala onartu du
Bilduko eta Aralarreko batzarkideek ez dute parte hartu saioan, protesta gisa.
Erredakzioa
Gipuzkoako oposizioko alderdiek -EAJ, PSE eta PP- itun fiskala onartu dute gaur, Ogasun Batzordean. Bilduko eta Aralarreko batzarkideek ez dute parte hartu saioan, protesta gisa.
Hain zuzen ere, itun fiskalak azkenaurreko izapidea egin du gaur, eta, horretan, oposizioak hiru arauren aurkako zuzenketak onartu dituzte. Orain, Batzar Nagusiek eman beharko diote argi berdea itunari. Saioa urtarrilean egingo dute.
Gaurko saioan, Idoia Ormazabal Bilduko bozeramaileak eztabaidarako tarterik egon ez dela salatu du, oposizioak "itxita" ekarri baitu ituna.
"EH Bilduk ez du parte hartuko bozketan, zuen ardura da", esan du Ormazabalek, Bilduren eta Aralarren izenean. Horren ostean, batzarkide abertzaleak joan egin dira.
Gainerako alderdiek gogor kritikatu dute jarrera hori, eta aurrera egin dute saioarekin.