Politika -

Kataluniako kontsulta

'Herri berriaren eta Espainia atzerakoiaren artean hautatu behar dugu'

Oriol Junqueras ERC alderdiko presidenteak Governean "pozik" sartuko direla adierazi du, landu beharreko alorrak zehazten badira.

Oriol Junqueras ERC alderdiko presidentea. EFE
Oriol Junqueras ERC alderdiko presidentea. EFE
Oriol Junqueras ERC alderdiko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERC alderdiko presidente Oriol Junquerasek adierazi du Kataluniako kontsultak "herrialde berri eta etorkizuneko baten edo 50-60. hamarkadako Espainia atzerakoiaren artean" hautatzeko balioko duela.

El Periodico de Catalunya egunkariari eskaini dion elkarrizketa batean, PP alderdia "ospe txarra biltzen" ari dela azaldu du, galdeketari betoa jarri eta segurtasun publikoaren eta abortuaren erreformaren legea bultzatzeagatik.

Errepublikarrak Governera sartzeari dagokionez, prest daudela eta Artur Mas presidentearen deiaren zain daudela adierazi du, "herrialdearen gobernagarritasunari ekarpenak" egiteko, zein arlo jorratuko dituzten adosteko.

"Akordiora iristen bagara, pozik sartuko gara Governean. Masek deitzen ez badigu, gustora parte hartuko dugu itun parlamentarioaren bidez", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea