Politika -

Kale indarkeria

Autobus gidari bati mailu batekin mehatxu egin diote, Lekeition

Bederatzi pertsonez osatutako talde batek mehatxu egin dio autobus bidari bati Lekeition, eta ibilgailuan “amnistia” hitza margotu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi pertsonez osatutako talde batek mehatxu egin dio autobus bidari bati Lekeition, eta ibilgailuan “amnistia” hitza margotu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera eguerdiko 12:00etan izan da. Bederatzi pertsona horiek Bizkaibuseko autobusa geratzeko eskatu diote gidariari. Bi lagunek mailu batekin mehatxu egin diote gidariari, gainerakoak “amnistia” hitza margotu duten bitartean.

Ekintzan parte hartu duten guztiek aurpegia estalita zeramaten. Ertzaintzak Lekeitioko gertaera kale indarkeriarekin lotu du.

PSEk eta PPk gaitzetsi egin dute Lekeitioko gertaera.

Sozialistek esan dute “kale borrokaren garairik beltzenak” ekartzen dituela gogora gaurko gertakariak. Sorturi jarrera hauei “galga” jartzeko neurriak eskatu diete sozialistek.

Borja Semper PPko bozeramaileak, berriz, “intolerante, faxista eta frikitzat” jo ditu Lekeitioko erasoa egin dutenak. Semperrek esan du Sortuko ordezkariak “mutututa” ikusten dituela eraso hauen aurrean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lekeitio bideoak