Politika -

Eusko Abertzale Ekintza

Kepa Bereziartua zendu da, 64 urte zituela

Sei urtez izan zen Eusko Abertzale Ekintzako presidente, 2002tik 2008ra arte, harik eta Auzitegi Gorenak alderdia legez kanpo utzi zuen arte, Batasuna alderdiaren ondorengoa izatea egotzita.

Kepa Bereziartua. EFE.
Kepa Bereziartua. EFE.
Kepa Bereziartua. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kepa Bereziartua Eusko Abertzale Ekintzako presidente izandakoa zendu da, Gasteizen, 64 urte zituela.

Sei urtez izan zen alderdi horretako presidente, 2002tik 2008ra arte, harik eta Auzitegi Gorenak alderdia legez kanpo utzi zuen arte, Batasuna alderdiaren ondorengoa izatea egotzita.

Legez kanpo uztearekin batera, Garzon epaileak Bereziartua auzipetu egin zuen.

Bilbon jaio zen, baina Arrasaten bizi zen gaur egun. Bihar, ekitaldia egingo dute Arrasaten Bereziartuaren omenez, 19:00ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea