Politika -
Bilera
Arantza Quirogak eta Mariano Rajoyk bilera egingo dute
Bilera Espainiako Gobernuko presidenteak ahal duenean izango dela zehaztu du PPk. Iñigo Urkullu lehendakariak ere bilera eskatu dio Rajoyri.
Erredakzioa
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak Mariano Rajoyrekin biltzea aurreikusita dauka. Hala jakinarazi du gaur Borja Semper Alderdi Popularrak Legebiltzarrean duen bozeramaileak.
Batzarra Espainiako Gobernuko presidenteak bere agendan tarte bat izan bezain laster egingo dutela azpimarratu du. Alabaina, ez du argitu Iñigo Urkulluk Rajoyri eskatutako bilera baino lehen edo ondoren izango den.
"Arantza Quirogak Espainiako presidentearekin nahiz presidenteordearekin Euskadiri eragiten dion guztiz hitzegiteko harreman zuzena du", azaldu du Semperrek.
Aipatu bileran EAJk zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzarekin izan beharreko harremana nola hobe daitekeen ere aztertuko dute.