Politika -
Itun fiskala
Gipuzkoako Batzar Nagusiek behin betiko onartu dute erreforma fiskala
Gipuzkoako Foru Aldundiak erreforma "atzerapausoa" dela salatu du.
Erredakzioa
Kontzertu Ekonomikotik Euskadin izandako erreforma fiskal handienak azken izapidea gainditu du gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusiek behin betiko onartu baitute, oposizioak alde bozkatuta.
Erreformak hainbat aldaketa ekarriko ditu pertsona fisikoen, elkarteen eta ondasunen gaineko zergetan. Bizkaian eta Araban onartuta zuten, baina Gipuzkoa falta zen, bertan oposizioak sustatu baitu, Foru Gobernuaren babesik gabe.
Atzo, Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatuak "atzerapauso"tzat jo zuen erreforma, progresibitateari dagokionez. Gainera, kapital-errenten aldekoa dela salatu zuen.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek hiru zatitan eztabaidatu dute erreforma fiskala, baina hiruretan botoak berdinak izan dira: EAJk, PSE-EEk eta PPk alde, eta Bilduk eta Aralarrek aurka.