Politika -
EPPKren bitartekariak
Zuriarrain galdekatuko du epaileak, preso bati ohar bat emateagatik
Hitzordua 12:00ean izango da. ETAko presoen bitartekarien aurkako autoan jaso zuen Eloy Velascok Naia Zuriarrainen zitazioa.
Erredakzioa
Naia Zuriarrainek Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratuko du gaur, Asier Arzallus Goñi presoari Sevilla II espetxera “ETAren aginduekin” ohar bat eramatea egotzita.
Hitzordua 12:00ean izango da. ETAko presoen bitartekarien aurkako autoan jaso zuen Eloy Velascok Naia Zuriarrainen zitazioa. Polizia operazio horretan, besteak beste, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak atxilotu zituzten.
Zuriarrain 2010. urtean Arantza Zuluetarekin batera atxilotu zuten, Halboka presoen bitartekaria zen azpiegituraren aurkako operazioan. Orduan ere Jon Enparantza atxilotu zuten.
Iturri judizialen arabera, iragan asteko operazioan, ETAk eta Koordinazio Taldeak presoei aginduekin oharrak espetxean sartzeko zeukaten “sarea” desegin zuen poliziak.