Politika -
1980ko urtarrilean
Alonsotegiko biktimen senideek auzia argitzeko eskatu dute
Gainera, biktimen senideek idazki bat igorriko diote Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako idazkari nagusiari.
Erredakzioa
1980ko urtarrilean GAE (Grupos Armados Españoles) izeneko taldeak bere gain hartu zuen Alonsotegiko (Bizkaia) Aldana tabernaren kontrako atentatuaren biktimen senideek auzia argitzeko eskatu dute.
Iban Arana, Liborio Arana hildakoaren biloba, eta Iker eta Goiuri Delgado, Aldana tabernako jabeen bilobek, idatzi bat irakurri dute eta, azaldu dutenaren arabera, "bere garaian, atentatuaren egiletza Polizia Nazionalaren Barakaldoko polizia-etxeari egotzi izanaren zantzuak daude".
Atentatuan, lau lagun hil ziren: Liborio Arana, Manuel Santacoloma, Mari Paz Ariño eta Pacifico Fika, eta beste hamar zauriturik suertatu ziren.
Auzia argitzeko eskaera sinatu aurretik, Juan Maria Uriarte Bilboko gotzain emerituaren "Reconciliación y verdad" liburuko pasarte bat irakurri dute; izan ere, bertan jasotzen denak eragin du biktimen senideek eskakizuna egitea.
Gainera, biktimen senideek idazki bat igorriko diote Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako idazkari nagusiari.