Politika -

Elkarrizketa ABCn

Fernandez Diazen arabera, ETAk 'agente politiko izan nahi du betiko'

Horregatik, ETAk ez duela "desegitea planteatu ere egin" uste du Espainiako Barne ministroak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarra. Argazkia: Efe
Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarra.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarraren ustez, ETAk "agente politiko bat gehiago izan nahi du betiko" eta horregatik "ez du desegitea planteatu ere egiten". Ministroaren arabera, ETAk "askatasun prozesuan" parte hartu nahi du, "bere interesen arabera egin dadin", baina Espainiako Gobernuak prozesu hori galaraziko omen du.

ABC egunkarian egindako elkarrizketa batean, Fernandez Diazek berretsi egin du "ETA garaitua" izan dela, eta "jarduera terrorista uzteko erabakia irmoa" den arren, "poliziak desegitea lortu arte" lan egin behar duela.

EAJk Bilboko manifestazioan parte hartu zuela eta, ministroak uste du jeltzaleek "ETA lehenbailehen desegitea" nahi dutela, baina "desadostasunak" dituztela lortzeko jorratu beharreko bidean. "Guk bide zuzena jarraituko dugu ETA amaitzeko", gaineratu du.

Era berean, argi adierazi nahi izan du, presoek legedia onartu badute ere, ez dituztela "berehala askatuko". Izan ere, "kartzela politika oinarrizkoa da terrorismoaren kontrako borrokan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea