Politika -
ETA-ren agiria
Urkullu, ETAren agiriaz: 'Erabakiak berrestea ez da aurrerapausoa'
Lehendakariaren ustez, lehen ere "behin betikoa eta atzeraezina" zen borroka armatua uzteko erabakia.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, ETAk borroka armatua baztertzeko erabakia berrestea ez da "aurrerapausoa", aurretik ere erabakia "behin betikoa eta atzeraezina" zela adierazi zutelako.
Lehendakariak Facebookeko orrian idatzi du Garak argitaratu duen ETAren barne agiriari buruzko iritzia, eta "barne arrazoiengatik" idatzia izango dela, baina ez dela aurrerapausoa azpimarratu du.
Era berean, ETAk eman beharreko pausoak desarmatzea, egindako kaltearen aitorpena eta desegitea direla gogorarazi du. "Etengabeko pausoak dira, atzera ezin daitezkeenak. Pauso horiek prozesua erraztuko dute", gaineratu du.