Politika -

Elkarrizketa, BBC-N

Mas: 'Ezin da geldiarazi mugimendu demokratiko eta baketsu bat'

Generalitateko presidenteak txalotu egin du Erresuma Batuko Gobernuak Eskoziako erreferenduma baimendu izana, eta Espainiakoak berdin jokatzea espero duela esan du.

Artur Mas, BBCn egindako elkarrizketa batean. EiTB
Artur Mas, BBCn egindako elkarrizketa batean. EiTB
Mas: 'Ezin da geldiarazi mugimendu demokratiko bat'

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak "mugimendu demokratiko eta baketsu bat" ezin dela "geldiarazi" ohartarazi dio Espainiako Gobernuari, BBC telebista publiko britainiarrean eskainitako elkarrizketa batean.

Hedabide horrek erreportaje bat emititu du igande honetan, 'Zergatik diote inbidia kataluniar independentistek Eskoziari?' izenburupean, eta horren baitan egin dio elkarrizketa agintariari.

Horren ildotik, Masek txalotu egin du Erresuma Batuko Gobernuak Eskoziako erreferenduma baimendu izana, eta Espainiako Estatuak ere berdin jokatzea espero duela gaineratu du.

"Gure helburua akordioa lortzea da, baina [Eskoziaren kasuarekin parekatuta] alde nagusia da Espainiako Gobernuak bozkatzeko eskubiderik ez dugula esan duela", deitoratu du.

Gainera, Espainiako Gobernuak kontsulta legez kanpokoa dela esan badu ere, Generalitateak legezkoa izateko bost bide identifikatu dituela azaldu du Masek.

Horregatik, Mariano Rajoy gobernuburuaren Exekutiboak "nolabait" erantzungo duela uste du, eta, hala gertatu ezean, 2016. urtea baino lehen plebiszitu hauteskundeak deituko dituela berretsi du.

Alan Little kazetariak erreportajean azaldu duenez, kataluniarrek "biztanle kopuruaren arabera dagokiena baino gehiago" ordaintzen diote Estatuari zerga bidez, eta hori da independentisten argudio nagusietako bat.

Halaber, Sant Pere de Torello herria (Bartzelona) aipatu du, "lurralde kataluniar askea" dela aldarrikatu duen lehenengoa izan baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea