Politika -

D ereduari buruzko txostena

Parlamentuak Barcina gaitzestea eztabaidatuko du

Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Nafarroako Parlamentuak, presidenteak D ereduari buruzko txostenaren inguruan izan duen jarrerarengatik.

Nafarroako Mahaiaren bilera. Argazkia: EFE
Nafarroako Mahaia EFE
Nafarroako Mahaiaren bilera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak Yolanda Barcina gaitzesteko mozioa eztabaidatuko du. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du mozioa, Nafarroako Presidenteak Guardia Zibilak ustez D ereduari buruz egindako txostenaren inguruan izan duen jarrerarengatik. Barcinak eta Hezkuntza sailburuak azalpenak eman beharko dituzte.

Barne Ministerioak hezkuntzaren inguruko txostenik ez duela egin adierazi eta egun gutxira, Guardia Zibilak ustez egindako txostena eztabaidagai izan dute gaur Parlamentuko Mahaian eta Bozeramaileen Batzordean.

Gobernuko presidentea gaitzesteko I-Ek aurkeztutako mozioa onartu da, “egiazkotzat jo baitu Guardia Zibilaren txostena”. Ardurak ere eskatu ditu, “kargu instituzionalek emandako zehaztugabeko informazioarengatik”.

Bildu eta Aralar-NaBaik egindako eskaera ere onartu dute, eta Yolanda Barcinak eta Jose Iribas Hezkuntza sailburuak azalpenak eman beharko dituzte.

Oposizioko kideek, PPNk ezik, txostena argitaratzeko ere eskatu dute, “egiazkoa bada”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea