Politika -

'Pilotakadaz Pilotakada'

Etxeratek pilotalekuetara eramango du sakabanaketa amaitzeko eskaera

Pilota txapelketak antolatuko dituzte eta ekainaren 29an aldi berean bost frontoi ezberdinetan egingo duten jaialdiak emango dio amaiera ekimenari.

Etxeraten agerraldia. Artxiboko irudia
Etxeraten agerraldia.
Etxeraten agerraldia. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoen egoera salatzeko 'Pilotakadaz Pilotakada' deituriko proiektua jarriko du abian Etxeratek. Euskal pilotaren 'kolpe jarraitua' irudikatu nahi du Euskal Herriko frontoietan egingo duten herri ekimenak.

Iruñeak udaletxean Peio Martinez de Eulatek, pilotaria eta Bilbuko zinegotzia, eta Itsaso Torregrosak, preso baten senitartekoa, azaldu dutenez ETAko presoen sakabanaketak senitartekoengan eta lagunengan eragiten dituen kalte 'larriak' salatu nahi dituzte ekintza honekin.

Irakurri duten idatzian jartzen duenez hainbat pilota txapelketa antolatuko dira: esku pilota, pala, zesta punta, etab.  Txapelketak ekainaren 29a arte ospatuko dira eta egun horretan Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herriko frontoi banatan egingo den jaialdi batek emango die amaiera.

Helburua sakabanaketaren aurka eta giza eskubideen alde dauden 'milaka herritarren oihua' batu eta entzunaraztea izango da. 'Bere sustraiak Euskal Herrian dituen kirola' eta ' Euskal Herritarrentzat oihartzun handia duen tokia: frontoia' aukeratu dituzte horretarako.

ETAko senitartekoak 'momentu gogorrak' jasaten ari direla gaineratu dute. Azkenaldian elkartean bizi dituzten 'kriminalizazio saiakerak' aipatu dituzte hainbat kidek jasandako erasoak aipatuaz eta beste batzuen ibilgailuei harrika egin izana gogoratuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea