Politika -

Europako hauteskundeak 2014

CiUrekin aliantza datozen egunetan adostuko duela uste du EAJk

Bestalde, EH Bildu ERC eta BNG alderdiekin "harremanetan" dago Europako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko koalizioa osatzeko.

Itxaso Atutxa BBBko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Itxaso Atutxa BBBko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Itxaso Atutxa BBBko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa BBBko presidentearen hitzetan, Europako hauteskundeetarako koalizioa CiUrekin osatzea "akordio naturala" da, eta datozen egunetan baieztatu daiteke. ERCk CiUrekin aliantza osatuko ez duela iragarri ostean, "egoera gehiago argitu" dela  uste du Atutxak.

Atutxaren ahotan, jeltzaleen eta CiUren arteko harremanak "sekula" ez dira eten, "historikoki harreman onak" izan dituztelako. Europako hauteskundeetan behin baino gehiagotan bazkideak izan direla gogorarazi du EAJko buruzagiak.

"Azken hilabeteetan sarri deiak eta bilerak izan dira gaiaz eztabaidatzeko. Ondorioz, elkarrizketa fasea zabalik dugu duela hilabete asko", erantsi du.

ERCk CiUrekin koalizioa osatzea baztertu ondoren, "panorama gehiago argitu" dela uste du jeltzaleak. "Guri geunden lekuan utzi digu. ERC bertan izanda ere, ez geneukan batere arazorik CiUrekin akordio batera iristeko. Gainerakoekin akordio batera heltzeko gai den alderdi bat gara, kasu honetan, ERCrekin", esan du.

EH Bildu-ERC-BNG

Bestalde, EH Bildu ERC eta BNG alderdiekin "harremanetan" dago Europako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko koalizioa osatzeko, koalizio abertzaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Negoziazioen xehetasunik ematea baztertu dute iturriek, baina elkarrizketen "fruituak datozen egunetan" jakinaraziko direla erantsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea