Politika -
Europako Hauteskundeak 2014
ERCkin ez dutela, oraingoz, ezer itxita esan du Maeztuk
EH Bilduren proposamena ERCk eskuartean duela jakinarazi du legebiltzarkide abertzaleak, eta bi taldeok gaiaz hitz egiten ari direla ziurtatu du.
Erredakzioa
Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi duenez, 'ez nuke esango, oraingoz, ERCkin ezer itxita dugunik' Europako hauteskundeetara, maiatzean, elkarrekin aurkezteko.
Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan, Maeztuk ziurtatu du ERCk mahai gainean duela EH Bilduren proposamena eta bi taldeok gaiaz hitz egiten ari direla. ERCk hauteskundeetara CiUrekin ez joatea erabaki zuenetik, EH Bilduren eta ERCren arteko elkarrizketa abian dela adierazi du. Dena dela, argi utzi nahi izan du, akordiorako aukera zabalik dagoen arren, oraingoz, ez dagoela ezer itxita.