Politika -

Hautagaitzak

PSOEn duen lekua irailean aztertuko duela adierazi du Patxi Lopezek

Halaber, PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, PSOE alderdian duen lekua "aztertu nahi duen edonork" udaren ostean egingo du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, hauteskunde primarioetan PSOEn duen lekua "baloratu nahi duen edonork" irailean egingo du, eta berak ere "garai horretan" egingo du.

Lopezek TVEn egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok, eta Europako hauteskundeek duten garrantzia azpimarratu du. Lopezen ustez, "oinarrizkoak" izango dira, eta ez du uste arreta beste kontu batean (primarioetan, esaterako) jartzea komeni denik.

PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, une honetan ez da garrantzitsua Europako hauteskundeetako zerrendaburu nor izango den. PSOEk defendatzen duena nabarmendu behar da orain; bestela, "gehigarria eta oinarrizkoa ez dena azpimarratuko litzateke".

Halere, primarioetan aurkeztu litezkeen hautagaien inguruan, "agerikoa da alderdia bizirik dagoela eta badagoela aurrerapausoak emateko prest dagoenik, politikagintzarekiko aldentzea gertatzen ari dela esan arren". "Oso ondo iruditzen zait", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea