Politika -

Urdangarin auzia

Infantak deklaratzen duen egunean debekatuta egongo dira sakelakoak

Era berean, Cristina infantaren deklarazioa audio formatuan bakarrik grabatuko dutela ebatzi du Jose Castro epaileak.

Infantaren deklarazioa audio formatuan bakarrik grabatuko dute.
Infantaren deklarazioa audio formatuan bakarrik grabatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infantak otsailaren 8an 'Noos auzia'n inputatu gisa deklaratu beharko du Palmako auzitegian, eta horren kontura, hainbat erabaki hartu ditu Jose Castro epaileak. Gaur emandako probidentzia baten arabera, epaitegian sakelakoekin sartzea debekatuta egongo da egun horretan.

Horrez gain, infantaren deklarazioa audio formatuan grabatuko dute bakarrik, ez bideoan.

Egun horretan "erabat debekatuta egongo da soinuak edo irudiak grabatzeko ezein gailu, ordenagailu eramangarri, tablet eta sakelako epaitegian sartzean", ageri da probidentzian.

Jesus Maria Silva infantaren abokatuak egindako eskaerari men egin dio, horrenbestez, Castro epaileak. Errege familiako kide batek  zelan deklaratzen duen irudia kaleratzea saihestu nahi zuen abokatuak eta horren ildotik egin zuen eskaera. Epaileak gogorarazi duenez, Iñaki Urdangarinek lehen aldiz deklaratu zuenetik, 2012ko otsailetik hain justu, auzi honetako deklarazioak audio formatuan bakarrik grabatzea ebatzi zuen. Izan ere, orduko hartan, 25 ordu luze egon ziren deklarazioa hartzen, bideo formatuan grabatzeari uko egon ziolako inputatuak eta esandako guztiak jasotzeko orduan lerroz lerro eztabaidatu zuelako. Epaitegira sakelako edo ordenagailuarekin sartzeko debekuari dagokionez, honako ebatzi du Castro epaileak: Deklarazioa jarraitzera joaten direnek kontrolgunean utzi beharko dituzte gailuak, eta atsedenaldietan erabiltzeko asmoa izatekotan, espresuki eskatu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea