Politika -

Europar hauteskundeak

Josu Juaristi, Europar hauteskundeetarako EH Bilduko hautagai nagusia

Garako zuzendari ohia eta kazetaria izango da maiatzean egingo diren hauteskundeetako koalizio abertzalearen buru.

Europako Parlamentua
Europako Parlamentua
Europako Parlamentua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi izango da EH Bilduk maiatzean egingo diren Europako parlamenturako hauteskundeetako hautagai nagusia. Igandean Donostiako Eureka! Museoan egingo duten ekitaldian aurkeztuko dute hautagaia. Juaristi kazetaria da eta Garako zuzendaria izan zen. Gaur egun Zazpika aldizkariko editorea da.

EH Bilduk bere hautagai nagusia Europar eredu berria eta 'herrialdeen autodeterminaziorako eskubidea' defendatzen duten beste alderdi batzuekin koalizio bateratua osatzeko negoziaketak egiten diharduten bitartean aurkeztuko dute. Joseba Permachek atzo egindako prentsaurrekoan esandakoaren arabera.

EH Bilduk ERC alderdiarekin osatu nahi zuen koalizioa baina Kataluniako alderdi errepublikarrak aukera hori bertan behera utzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea