Politika -

Polemika

AVTren irregulartasunak salatu ezean Barne Ministerioak ez du ikertuko

Prentsan agertutako zenbait albisteren arabera, AVT elkartean B kontabilitatea erabiltzen dute eta 2012ko barne hauteskundeetan iruzurra egin zuten.

Pedraza elkarteko presidentea, Parot doktrinaren kontrako mannifestazioan. Irudia: EFE
Pedraza elkarteko presidentea, Parot doktrinaren kontrako mannifestazioan. Irudia: EFE
AVTk ukatu egin du EL MUNDO egunkariak egin duen salaketa

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ziurtatu duenez, gidatzen duen Ministerioak soilik ekingo dio ikerketa bat abiatzeari Terrorismoaren Biktimen Elkartearen (AVT) ustezko irregulartasunen inguruan salaketa bat jartzekotan edo erreklamazio ofizial bat egitekotan.

Polizia Nazionalaren egoitza zentralean egindako ekitaldi batean, Barne ministroa El Mundo egunkarian azaldutako akusazioaren inguruan mintzatu da. Agertutako zenbait albisteren arabera, AVT elkartean B kontabilitatea erabiltzen dute eta 2012ko barne hauteskundeetan iruzurra egin zuten.

Gobernua biktimen alde egon dela eta beti egongo dela, egon ezean 'moralitatearen kontrakoa litzatekeelako', argitu eta gero Fernandez Diazek ziurtatu egin du soilik argitaratutako informazioa ezagutzen duela.

"Ez daukat argudio nahikorik gai honen inguruan hitz egiteko", esan du ministroak. Edonola ere, zehaztu duenez, inguruan salaketa bat jartzekotan edo erreklamazio ofizial bat egitekotan jardungo direla.

Bestalde, Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaleak akusaziook "lehenbailehen" argitzeko eskatu du.

"Argitu beharreko gai garrantzitsua da", ziurtatu du Estebanek Bozeramaleen Batzordea hasi baino lehen kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea