Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Ares: 'EH Bildurekin fronterik sortuko ez duela esan digu EAJk'

PSE-EEk "kezka" agertu zion lehendakariari, Jaurlaritzak koalizio abertzalearekin dituen harremanak direla eta. Halaber, ETAk ordainetan ezer jaso gabe desegin behar duela helarazi zieten sozialistek.

Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria. EiTB
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria. EiTB
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak azaldu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak ukatu egin die Eusko Jaurlaritzak edota EAJk EH Bildurekin fronte bat sortu nahi dutela.

Adierazpena ostiralean egin zien Urkulluk, Alfredo Perez Rubalcaba eta Patxi Lopez PSOEko eta PSE-EEko idazkari nagusiekin egin zuen bileran.

"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketan, bilera horretan sozialistek lehendakariari "kezka" agertu ziotela esan du Aresek, Jaurlaritzak eta EH Bilduk izandako bilerak eta harremanak direla eta. Hain zuzen ere, ezker abertzaleak "ETA justifikatzeagatik duen erantzukizuna onartu gabe ere", Jaurlaritzak EH Bildurekin "ibilbidea" egin nahi izanak kezkatzen zuen alderdi sozialista.

ETAren amaiera kudeatzeko ahalik eta adostasun zabalena bilatu behar dela eta ETAk ordainetan ezer jaso gabe desegin behar duela helarazi zien Alfredo Perez Rubalcabak jeltzaleei.

Halaber, ostiraleko bileran, ETAren amaiera "adostasun handienarekin" kudeatu behar dela esan zioten lehendakariari. "Eskakizun hori beteko zela baieztatu ziguten eta beteko dutela espero dugu", nabarmendu du Aresek.

Urkulluk eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak asteartean egin zuten bilerari dagokionez, "terrorismoaren behin betiko amaiera ixteko eta bizikidetza errotzeko baliagarri izatea" espero duela esan du Aresek. Horren ildotik, ETAri "babesa" eman dion "munduari" eragindako kaltearen aitorpena egitea eskatu behar zaiola nabarmendu du.

Bestalde, buruzagi sozialistak kritikatu egin du Rajoyk ETAren amaieraren aurrean duen jarrera: "Jarduera terrorista bukatu egin da, eta egoera berriaren araberako estatu-politika egin beharko luke, baina ez da egiten ari".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea