Politika -

Estatus politiko berria

Erabakitzeko eskubidearen alde indarrak batzea eskatu du EH Bilduk

Maiorga Ramirezen esanetan, gaur egungo marko politikoa agortuta dago eta akordio zabalak bilatu behar dira estatus politiko berria lortzeko.

Argazkia: Artxiboko irudia.
Argazkia: Artxiboko irudia.
Argazkia: Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduren iritziz, "Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea" dira estatus politiko berriaren eztabaidaren bi gakoak, eta helburu horiek bere egiten dituztenen artean "indarrak batzea eta akordioak bilatzea" aldarrikatu du.

Larunbat goizean prentsaurrekoa eskaini dute EH Bilduko ordezkariek Donostian, koalizio abertzaleak marko juridiko-politiko berriari buruzko eztabaidan izango duen jarrera plazaratzeko. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Maiorga Ramirez, Rebeka Ubera, Pernando Barrena, Amaia Izko, Jon Lasa, Ikerne Badiola, Begoña eta Amaia Agirresarobe.

Gaur egungo marko politiko eta juridikoa agortuta dago, EH Bilduren arabera, eta horregatik estatus berria eskatu du Euskal Herrirako. Gaineratu dutenez, helburu hori lortzeko ezinbestekoa da helburu bera dutenen artean akordio zabalak lortzea.

Eh Bilduren iritziz, estatus politiko berriari buruzko eztabaida bi oinarri demokratikoren gainean egin behar da: "Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidearen onarpena".

"Gutxieneko oinarri horiek onarpenetik abiatuta", eztabaidak zabala, irekia eta parte-hartzailea izan behar duela adierazi dute. Halaber, eztabaida hori eragile politiko, sozial eta sindikaletara eta, oro har, gizarte osora zabaldu behar dela aldarrikatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea