Politika -

Foru Parlamentua

ETAren amaiera eskatu dute Nafarroako Parlamentuan

UPN, PSN, PPN eta I-E alderdien aldeko bozekin, eta Bildu eta Aralar-NaBairen kontrako bozekin, PPNk proposatutako adierazpena onartu dute; gainera ETAk armak entregatzeko ere eskatu dute.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak ETAri armak uzteko eta "berehala desegiteko baldintzarik gabe exijitu" dio. Gainera, ezeztu egin du kartzela-politika aldatzea.

Ganbera horretako Mahaiak eta Bozeramale Batzordeak UPN, PSN, PPN eta I-E alderdien aldeko bozekin, eta Bildu eta Aralar-NaBairen kontrako bozekin, PPNk proposatutako adierazpena onartu dute.

Halaber, UPN, PSN eta PPN alderdiek Bilduk eta Aralar-NaBaik (I-Ek babestuta) aurkeztutako adierazpen bat ezeztu dute "Arkaitz Bellonen senide eta laguneei elkartasuna" adierazteko. Bellon kale indarkeria delitu bategatik sartu zuten kartzelan, eta Cadizeko espetxean hil da.

Halaber, testuan "Espainiak sakabanaketaren politika eta egungo espetxe-politika" bukatzeko nahia adieraztea eskatu dute.

Gainera, Bilduk eta Aralar-NaBaik egindako beste proposamen bat ere ezeztu dute; bertan, "Europako Giza Eskubideen Ituneko eskubideak urratzen dituzten epaiketen kontra" azaltzea eskatu dute. Proposamenaren kontra, UPN, PSN eta PPN; alde, Bildu, Aralar-NaBai eta I-E.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea