Politika -

Auzitegi Nazionala

Urtebeteko espetxe zigorra, Garan eskutitza argitaratu zuten 5 gazteri

Auzitegi Nazionalak terrorismoa goratzea egotzi die iritzi artikulua sinatu zuten gazteei. Epailearen esanetan, bonba bat manipulatzen ari zela hil zen Maite Sever ETAko kidea goratzen zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzela zigorra ezarri die 'Gara' egunkarian iritzi artikulu bat argitaratu zuten bost gazteri, terrorismoa goratzea egotzita.

Iritzi artikulu horretan, bonba bat manipulatzen ari zela hil zen Maite Sever ETAko kidea goratzen zen, epailearen arabera.

Epaileak urtebeteko kartzela zigorraz gain, zazpi urteko inhabilitazioa ezarri die Aitor Zelaieta, Inmaculada Basabe, Ziortza Ayensa, Mikel Sanchez eta Julen Orbea gazteei. Halaber, epaiketaren kostuak ordaindu beharko dituzte.

Eskutitz horretan Maite Sever "Euskal Herriaren alde borroka egiten duten horien eredu gisa" azaltzen dela nabarmendu du Auzitegi Nazionalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea