Politika -

Heriotza

David Taguas Zapateroren Gobernuko Ekonomia Bulegoko zuzendaria hil da

Taguasen lagunek eta Deusto argitaletxeak Twitter bidez jakitera eman dutenez, afalostean gaizki zegoela adierazi zuen, baina ez zen ospitalera garaiz iritsi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Taguas Zapateroren Gobernuko Ekonomia Bulegoko zuzendari ohia zendu da bart, bihotzekoak jota.

Taguasen lagunek eta Deusto argitaletxeak Twitter bidez jakitera eman dutenez, afalostean gaizki zegoela adierazi zuen, baina ez zen ospitalera garaiz iritsi.

Egunotan Cuatro bodas y un funeral: Cómo salir de la crisis sin salir del euro liburua aurkezten ibili da hainbat hedabidetan.

Taguas SEOPAN enpresa eraikitzaileen patronalaren presidentea izan zen, eta, egun, Camilo Jose Cela Unibersitateko Makroekonomia eta Finantza Institutuko zuzendaria zen.

Roger Domingo Ediciones Deusto argitaletxeko zuzendariak Twitterren azaldu duenez, bart Taguasekin hitz egin zuen eta hark gaizki zegoela adierazi zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea