Politika -
ETA-ren desarmea
Frantziak iragarpena 'aintzat hartu' eta ETA desegitea eskatu du
"Ez gaude bake prozesu batean, terrorismoaren aurkako borroka prozesu batean baizik", adierazi du Frantziako Barne ministroak. Frantziak jarrera aldatuko ez duela errepikatu du Vallsek.
Eriz Lotina | eitb.com
ETA desegitea eskatu du berriz Frantziako Gobernuak. "Iragarpen guztiak aintzat hartzen ditugu, baina bakarra axola zaigu, desegitearena, alegia", azaldu du Manuel Valls Frantziako Barne ministroak, ETAren desarme prozesuaren hasieraren berri izan ostean.
"Espainiako Gobernuaren jarrera eta iritzi bera du Frantziak", gaineratu du Vallsek.
"Ez gaude bake prozesu batean, terrorismoaren aurkako borroka prozesu batean baizik", adierazi du Vallsek. Frantziak jarrera aldatuko ez duela errepikatu du ministroak.
ETA "Espainiaren arazoa" dela esan du Vallsek. Hala ere, "Espainiako Gobernuaren ondoan gaude", erantsi du.